A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Nola iritsiko gara konfederazio unibertsalera?

«Catalunya i L´Europa futura» («Katalunia eta etorkizuneko Europa») liburua, Alexandre Deulofeu i Torres-ek 1934ean argitaratua, eta 1978an berrargitaratua. Orrialdeak 297tik 300ra.

XIX. kapitulua. Nola iritsiko gara konfederazio unibertsalera?

Zein izan behar du mundu mailako etorkizuneko antolakuntza? Argi eta garbi, herri askeen borondatezko federazioa, zeinaren barruan herri guztiek maila bera izango lukete, eta hortaz, influentzia bera.

Nola iritsi gaitezke horreraino? Argi eta garbi, eboluzio natural baten bidez, bi bide desberdinetatik dagoeneko gertatzen ari den bezela.

  • Lehenik. Inperioen gainbeheratik eta ondoriozko herri zapalduen askapenetik, lehenik eta behin federazio partzial baten parte osatzera pasako direlarik. Hau da Austriar-hungariar inperioaren gainbeheraren kasua, horren ondorioz txekiarrak, eslobakiarrak eta Hungria libre geratu direlarik. Lehen biak, boluntarioki batu ziren Errepublika bat osatzeko, bi herriak askatasunean bizi direlarik. Errusiar iraultzak bide eman zuen Sobietar Errepubliken Federazioa osatzeko. Beste herri batzuk erabat aske egin ziren -Estonia, Lituania eta  Letonia adibidez- baina egun dagoeneko aurreikus daiteke baltikoko herrien federazioa. Bestetik, Hungria, Polonia eta Austriak independente iraun dute.
  • Bigarrenik. Herri zapalduek inperioen barruan autonomi erregimena lortzen dute, eta hau astiro-astiro erregimen federalera bilakatzen doa, erabat ezeztatu arte garai bateko herri boteretsuaren nagusigoa. Adibideak: Espainian ikusten dugu monarkiaren bukaerak errepublika federagarri bati ematen diola bide, zeinean, lehenik, kataluniako erregimen autonomikoa indarrean jartzen den.

Gaur egun, denok ezagutzen dute euskal mugimendu abertzalea, Baskonia eta Nafarroarentzat erregimen autonomiko bat ekarriko duena. Gauza bera gertatuko da Galizia, Valentzia eta Mallorkarekin, eta seguruenik Aragoarekin ere, eta agian Espainiako beste herri batzuekin. Eboluzio honek denbora besterik ez du behar gauzatzen joateko.

Herri autonomoek euren goia jotzen dutenean, errepublika hispanikoen federazio sortuko dute, errepublika desberdinek osatutakoa -katalandarra, gaztelakoa, galiziakoa, valentziakoa, mallorkakoa, portugaldarra- edo agian azpi-federazioek osatutakoa: katalandar-valentziar-balear federazioa, eraberean federatua egongo dena galiziar-portugaldarrari, gaztelar-leondarrari, eusko-nafarrari, etabar.  Azpi-federazio hauek (zeintzuen barruan errepublikek askatasun erregimena izango duten, borondate propioak mugatutakoa) Legebiltzar orokor baterako ordezkariak izendatuko dituzte, Errepublika desberdinen hiriburuetan bilduko direlarik, Legebiltzar hau maila internazionaleko auzietaz arduratuko delarik, federazioek eskeinitako gaietan.

Gauza bera gertatuko da ziuraski Britaniar Uharteetan, Irlanda, Ingalaterra, Gales eta Eskoziarekin, eta Frantzian, Okzitaniako errepubliken federazioarekin eta Bretania, Normandia eta Ille de Franceko errepublikekin, etabar, etabar.

Federazio hauek, S.E.S.B.ek bezela, artikulu bat izango dute esango duena: Errepublika federatuek konfederaziotik banatzeko eskubidea dute, hala erabakitzen dutenean. Espainiar patriotismoaren kontzeptu zahartua desagertuko da, baita frantsesa, etabar. Espainia eta Frantziak, eta beste zenbait potentzia dekadentek, herri federatuen elkargoei bide emango diete. Aurreritzi patrioterorik izango ez denez, logikoki herriek aduana erregimenak kentzera joko dute, eta logikoki iberiar federazioak, beste herrietako federazioekin, Legebiltzar amankomun bat osatuko dute, herri federatu guztiak ordezkatuak egongo direlarik.

Konfederazioa zabalduz, iritsiko gara ideal gorenera, hau da, hamaika herri aske, bakoitza bere gobernu eta Legebiltzarrekin, eta superLegebiltzar nagusi bat, osatua egongo dena europar errepublika txiki bakoitzeko ordezkari batekin, eta zio nagusi izango duena bakea mantentzea nazio konfederatuen artean.

Nola ekidingo dugu gatazka armatu baten posibilitatea? Oso modu errazean. Errepublika bakoitzak ordena publikorako zerbitzu bat izango du, eta zerbitzu hau Legebiltzar orokorraren esanetara jarriko da bere beharra duenean. Ulertzen dugu, hala ere, hau ez dela inoiz gertatuko, bere indarra haundia izango delako herri federatuen aurrean. Bi Estaturen arteko auzirik sortzekotan, auzia legebiltzarrera eramango da eta bertan argitu gehiengoaren botoaren araberako modu demokratikoan. Ulertzen dugu erabakia berehala onartuko dela, sena demokratikoagatik, eta ez delako egongo ejerzitu internazionalari aurre egingo dion Estatu partikularrik. Halabeharrez, mintzaira internazional bat egokitu beharko da. Ulertzen dugu, berrehundik gorako hizkuntza ofizial egonik, erabat beharrezkotzat joko dela hizkuntza bakarraren erabilera legebiltzar orokorraren baitan, berau esperantoa izango delarik edota herri federatuena ez den beste bat, ezulertuak ekiditeko.

Europak garatzen ari duen sistema politikoa Aintzin Aroan 100-350 (K.A.) zeukanari hurbiltzen ari da, (grafikoan ikus daitekeen hori), eta erdi aroko 800-1500 urteen ingurukoari, desberdintasun batekin, izan ere, garai hauetan federazio partzial ugari eta erabat aske ziren nazio txikiak zeuden, desberdintasunak erregulatuko zituen gune nagusi bat gabe, eta Etorkizuneko Europan egiazko Nazioen Elkargo bat egongo da, mundu mailako gatazka armatuak ekidingo dituena.